IKT

Gure ikastetxea azken urteotan gaitasun teknologikoak garatzen ibili da ikastetxearen formazioaren ardatzetako bat izan da. Teknologia berriekiko konpromisoa agerian geratzen da lortutako IKT mailetan. Izan ere, 2015-16 ikasturtean hasierako maila lortu genuen eta

hurrengo ikasturtean ( 16-17) maila ertaina.Horren ondorioz lanean ari gara IKT tresnak gure eguneroko lana indartzeko, gero eta erabilgarriagoak izateko eta heldutasun teknologikoaren maila hobetzeko.

Gaur egungo ikasleak mundu digitalean murgilduta jaio eta hazi dira beraz geu irakasle garen heinean ezin gara atzean geratu eta geure irakasteko metodologiak gaur egungo gizarte aldakorrera egokitu behar ditugu. Metodologia berritzaileak eta hezkuntza kooperatiboa

garatzen duten proiektuak bultzatzen dira, hala liburu digitalak, mailako blogak, Moodle plataforma, Classroom, Ikaskide taldeak …beti ere azken helburua lortzeko: Ikasle konpetente digitalak lortzea eta beraiek izatea irakaskuntza prozesuaren protagonistak. Horrela Euskal Curriculumak IKT konpetentzian jasotzen dituen ildoak garatu nahi ditugu: “Ikaslea gai da, bere bizitzako eremuetan egoera bakoitzak eskatzen duen IKT baliabideen erabilera egokia, eraginkorra eta arduratsua egiteko: informazioa kudeatzeko, elkarlanean aritzeko, ekintzaile izateko eta horrekin guztiarekin ezagutza sortu eta partekatzeko”.

Gaur egun azaldutako proiektu hauek martxan jartzeko sare hezkuntzan sartzeko beharra ikusten dugu. Gaitasun horiek garatzeko ikasleari protagonismoa ematen dioten metodologietan oinarritu beharko dugu gure lana. Helburu orokor hori gauzatzeko datozen urteetan, irakasleon prestakuntzan eta eguneroko praktikan landu behar ditugun esparru nagusien definiziotik abiatuko gara.

Gaur egun institutuak lortutako IKT mailari esker, gure hezkuntza komunitateak honako hau lortu du:

Uso de los servicios de GSuite Educación con fines pedagógicos 

Para el desarrollo de la competencia digital del alumnado, contemplado en los decretos educativos, mejorar la comunicación entre alumnos y profesores del centro e impulsar los aprendizajes colaborativos y significativos de acuerdo a los objetivos del plan TIC del centro, el instituto ha registrado su dominio de Internet para el uso de GSuite for Education. Esto nos permite la creación y uso, con el consentimiento expreso, de una cuenta de correo institucional y gratuita en dicho dominio para vuestro/a hijo/a, así como los servicios integrados en la plataforma GSuite for Education, bajo los términos y condiciones que podéis consultar en la siguiente dirección de internet

GSuite Hezkuntza-ko zerbitzuen erabilera, betiere, helburu pedagogikoak aintzat hartuta

GSuite for Education erabili ahal izateko, Institutuak bere internet domeinua erregistratu du, honako helburuekin: Ikasleen konpetentzia digitala garatzea, hezkuntza-dekretuetan jasotzen dena, ikastetxeko ikasle eta irakasleen arteko komunikazioa hobetzea eta, TIC planaren helburuak aintzat hartuta, ikasteko modu esanguratsuak eta elkarlanekoak sustatzea. Horrek ematen digu baimena, lehen aipatutako domeinuan, zuen seme-alabentzako erakundearen posta-kontu doan bat zabaltzeko eta erabiltzeko, betiere, adostasuna adierazita. Baita ere GSuite for Education plataforman integratutako zerbitzuak ere, honako webgunean kontsulta ditzakezuen baldintzak kontuan hartuta: