Berriak

Abenduak 3. Euskara Eguna

Gaur Batxiko 2. Mailako D ereduko ikasleekin berbodromoan parte hartu dugu. Ondo pasatu dugu eta ez dugu ahaztu zertarako joan garen! Zorionak!

Azaroak 25

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunean lehenengo Batxilergoko eta bigarren DBHko bi taldeko ikasleak Santurtziko Gernika plazara joan dira udalak eta hainbat elkartek ekitaldi berezi bat antolatuta ikustera. Hor ere sariak jaso zituzten Beldur barik lehiaketan parte hartzeko, eta hona hemen irabazleak: Goiatz, Nahia , Ohiane , Nerea eta Sofia

Ikastaroak Atzerrian / Cursos en el extanjero

Eusko Jaurlaritzak atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat deialdia egin du. Informazio gehiago dokumentu honetan duzue

El Gobierno Vasco ha publicado la convocatoria para la realización de cursos de inglés, francés y alemán en el extranjero para alumnos y alumnas de 3º y 4º cursos de Enseñanza Secundaria Obligatoria y de 1er y 2º cursos de Bachillerato. Tenéis más información en este documento

Gurasoak

2019 /20 Guraso taldeak sortzeko informazioa eskuragarri dago / Está publicada la información para los grupos de Padres/Madres del año 2019/20

Kimika Bizirik

Unibertsitate aurreko ikasleentzako laborategiko praktikak

Aurten DBH 4 mailako ikasleek aukera izan dute EHUko Zientzia Fakultateko laborategiak ezagutzeko eta han praktikak egiteko. Ekitaldi honen helburua da, alde batetik, laborategiko lanetan ikasleek duten prestakuntza hobetzea, eta beste aldetik, Kimika hobeto uler dezaten eta belaunaldi berriek zientzia honek gaur egungo bizimoduan daukan eragin handiaren berri izan dezaten.

QUÍMICA EN ACCIÓN

Prácticas de laboratorio para estudiantes preuniversitarios

Este año hemos tenido ocasión de conocer los laboratorios de la Facultas de Ciencias de la UPV, y realizar diferentes prácticas en sus laboratorios. La finalidad de esta actividad ha sido, por una parte, mejorar la formación de los alumnos en el trabajo de laboratorio, y por otra, informarles sobre los aspectos positivos de esta ciencia y su enorme repercusión en el mundo actual.

Surf Batxilergoa

Batxilergoko ikasleak Areako hondartzara joan dira Surfa egitera. Hemen duzue irteera honetako argazki bilduma baita bideo bat ere

DBH 3MAILA

DBH 3 Mailako ikasleak Bilboko itsasadarrean egon dira piragua egiten. Hemen duzue Irteera horretako argazki bilduma baita bi bideo ere